Ongi etorri Hezi+ Ikaskuntza Sarea, Gipuzkoako Ikaskuntzarekin erlazionaturiko ekintza ezberdinak bilatzen ahalbidetzen dizun webgunea.

Lehenik eta behin, Hezi+ Ikaskuntza Saretik eskerrak eman nahi dizkizugu proiektu elkarreragile honetan parte hartzea erabakitzeagatik eta berarekin bat egiteagatik; halaber, etorkizunean ere hori egiten jarraitzera animatzen zaitugu, Hezi+ Ikaskuntza Sarearen helburu nagusia hiritarren Bizialdi Osoko Ikaskuntza sustatzea era parte hartzaile eta ireki batean. Horregatik, eskertzen dizugu espazio hau erabiltzea ikaskuntzari buruz duzun iritzia emateko; bereziki interesatzen zaigu zeure ekarpenak (plusak), balorazioak eta komentarioak elkarbanatzea, hau da, eragile hiritar aktiboa izatea.

Erabilerarako Baldintza hauek Hezi+ Ikaskuntza Sarerako sarbidea eta erabilera arautzen dituzte, kontuan hartuta, webgunearen bitartez Erabiltzaileen esku jarritako edukiak, erabiltzaileen aldetik edo hirugarrenen aldetik datozelarik.

LEHENENGOA: ZERBITZUAREN HELBURUA

Hezi+ Ikaskuntza Sarearen erabilerarako baldintzek bermatu nahi dute edozein Gipuzkoar, bai antolatzaile baita ikaskuntza ekintzak egiten dituen norbanakoak, ikaskuntza inguruan ekarpenak egin ditzatela, horren eraginez inolako mehatxu edo irainak jasaten dituela sentitu gabe. Horregatik, dei egiten diegu erabiltzaile guztiei begirunezko hizkuntzez komunikatzera, bai Hezi+ Ikaskuntza Sareko erabiltzaileekin, eta bertan parte hartzen duten antolatzaileekin eta kolaboratzaileekin.

BIGARRENA: BALDINTZAK

Hezi+ Ikaskuntza Sarearen erabilera, baldintza hauen araberakoa izango da. Baldintzak aldizka eguneratu daitezke; dena dela, Hezi+ Ikaskuntza Sareak jakinaraziko ditu Erabilerarako Baldintzen edo Pribatutasun Politikaren aldaketak, horrelakorik egonez gero. Erabiltzaileak erabakitzen badu Baldintzak ez onartzea, uko egin beharko dio Hezi+ Ikaskuntza Sarean sartzeari, bertan erregistratzeari eta beraren edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzeari.

Hezi+ Ikaskuntza Sareak badu eskubidea webgunearen zerbitzuak eta/edo edukiak bere aldetik hobetzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, askotariko irizpideak kontuan hartuta.

Webgunea modu egokian erabiltzeko betebeharra: erabiltzaileak webgunea modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta, halaber, legearen, fede onaren eta lege-ordenamenduaren aurkako ekintzarik ez abiatzeko konpromisoa ere (adibide moduan, aukera guzti-guztiak aipatu gabe): kalteak sortzea arduradunaren, hornitzailearen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan; birus informatikoak edo lehen aipatutako kalteak sor ditzaketen sistema fisiko edo logikoak sarean sartzea edo hedatzea, honako hauek barne sartuta: ohorea, intimitate pertsonala edo familiarra eta pertsonen irudia urratzen dutenak eta hirugarrenen jabetza-eskubideak eta bestelako eskubideak urratzen dituztenak, edukiak edo irudia transmititzearen, hedatzearen, gordetzearen, eskura jartzearen, jasotzearen, lortzearen edo haietara iristearen ondorioz; lehia desleialeko eta publizitate ez-zilegiko ekintzak gauzatzea, edukiak transmititzearen, hedatzearen, gordetzearen, eskura jartzearen, jasotzearen, lortzearen edo haietara iristearen ondorioz; edukien egiazkotasun, zehaztasun exhaustibotasun, egokitasun eta/edo gaurkotasunik eza; kasu horietan guztietan, Erabiltzaileak kaltegabe uzten du Hezi+ Ikaskuntza Sareak edozein erreklamazio judizial edo ez-judizialaren aurrean.

Erabiltzailea da Hezi+ Ikaskuntza Sarearen bidez eskura jar ditzakeen eduki, irudi, informazio, iruzkin, balorazio, komentario eta fitxategien erantzule bakarra, eta, hortaz, ezin argitaratu dezake (edo igo) hirugarrenen jabetza intelektualaren (edo industrial) eskubideen mende dagoen edozein fitxategirik, salbu eta eskubide horien titularrak lizentzia edo baimen formala eman badio, edota hirugarren horrek, informazioa publikoki askatu izan badu.

Hezi+ Ikaskuntza Sareak badu ekarpenak moderatzeko sistema bat, Erabilerarako Baldintza hauek hausten dituzten argitalpena eragozteko. Are gehiago, hirugarren pertsona batek balioztatutako antolatzaile baten inguruko ekintzarik igotzen badu, balioztatutako antolatzaileak 24 ordu izango ditu ekarpen horri onespena emateko.

Hezi+ Ikaskuntza Sareak ez du inolako erantzukizunik hartzen berarengandik kanpoko hirugarrenek utzitako edo hornitutako edukiengatik sor litezkeen era guztietako kalteengatik, eta baita erabiltzaileek adierazitako iritziengatik ere.

Erabiltzailearen izena eta pasahitza Erabiltzea eta Gordetzea. Erabiltzaileak pasahitza eta Erabiltzaile izena modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta baita biak sekretuan gordetzeko konpromisoa ere. Bere pasahitzaren konfidentzialtasuna gordetzea Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da, eta, beraz, bere gain hartuko ditu betebehar hori urratzetik edo pasahitza jakinaraztetik ondoriozta litezkeen kalte, gastu eta/edo eragozpen guztiak, eta, halaber, bere zaintza-betebeharra ez betetzearen eraginez hirugarrenek egin lezaketen erabilera txarraren kalte, gastu eta/edo eragozpen guztiak.

Atzipena, zerbitzuak eta edukiak ezeztatzea. Hezi+ Ikaskuntza Sareak erabaki ahal izango du, bere kabuz, baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei ezezkoa ematea, kanpo uztea, etetea eta/edo blokeatzea, aurretik abisatu behar izan gabe; horri lotuta, haien kontua eta berari buruzko informazio guztia ezabatu ahal izango du, edo, hala dagokionean, artxibo horietara edo Hezi+ Ikaskuntza Sarera bertara iristeko bidea itxi. Hezi+ Ikaskuntza Sareak ez du inongo erantzukizunik hartuko webgunerako sarbidea ezeztatzeagatik. Aldi berean, Hezi+ Ikaskuntza Sareak badu eskumena Erabiltzaile jakin batzuen sarbidea osorik edo modu partzialean mugatzeko, eta baita eduki jakin batzuk ezeztatzeko, eteteko, blokeatzeko edo ezabatzeko eskumena ere, horretarako egokiak diren tresna teknologikoak erabiliz, baldin eta jakitun badago, modu frogagarrian, bildutako eta/edo hedatutako jarduera edo informazioa ez-zilegia dela edo kalte egiten diela hirugarrenen baten ondasun edo eskubideei.

Orobat, egokitzat joz gero, Erabiltzaileek erabilera-baldintza horiek urratzen dituzten eduki/iruzkin/erabiltzaileen berri eman diezaioke Hezi+ Ikaskuntza Sareari. Salaketa horien egiazkotasuna frogatzen baldin bada, salatutako edukiak/erabiltzaileak ezabatu/ezeztatu ahal izango ditu, aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Komunikazioak eta jakinarazpenak: egiten diren komunikazio eta jakinarazpen guztiak eraginkortzat joko dira ondorio guztietarako, Erabiltzaileak eman duen e-mailera zuzendutako posta elektronikoaren bidez egiten direnean. Erabiltzaileak aitortzen du espresuki datu horiek berak emandakoak direla eta guztiz egiazkoak direla.

HIRUGARRENA: JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Jabetza intelektualeko eskubideen mende dauden informazio eta edukiak, eta Hezi+ Ikaskuntza Sarea webgunearen bitartez eskuragarri jartzen bada, haien titulartasuna Hezi+ Ikaskuntza Sareari, bere erabiltzaileei edo hirugarren batzuei dagokienean, edonork kopiatu, publikoki ezagutzera eman, eraldatu edo libreki atera ahalko ditu, modu ez esklusiboan, guztiz edo partzialki, denborarekin edo lurraldearekin lotutako mugarik gabe, eta geroagoko edozein erabilera legitimotarako, baldintza hauei jarraituz: Beti adierazi beharko da egilea. Edukiren batek espezifikotasunen bat baldin badu, jabetza intelektualeko eskubideei dagokienez, modu garbian eta espresuki informatuko da.

Egon litezkeen jabetza industrialeko eskubideei dagokienez, Hezi+ Ikaskuntza Sarearenak edo beraren jabe legitimoenak, eta, hortaz, haien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta geratzen dira.

Webgune honetan eskaintzen den informazioaren erabilerak urratzen baldin badu Erabilerarako Baldintza hauetan ezarritakoa, edo kalte egiten badie Hezi+ Ikaskuntza Sareko arduradunen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei, legez dagozkion ekintzak abiatuko dira, eta, hala dagokionean, ekintza horietatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak sortuko dira.

LAUGARRENA: ADINGABEAK

Adingabeek eskura ditzaketen eduki eta zerbitzu konkretuak determinatzeari dagokionez, horren osoko erantzukizuna adingabe horien ardura duten adindunena izango da. Hezi+ Ikaskuntza Sareak ulertzen du ezen, adingabe bat Atarira sartzen den unetik aurrera, bere gurasoen, tutorearen edo legezko ordezkariaren baimena duela.

Internetek bidea ematen duenez adingabeentzat egokiak ez diren edukietara iristeko, Erabiltzaileei jakinarazten zaie badaudela mekanismoak, bereziki iragazki- eta blokeo-programa informatikoak, eskura dauden edukiak mugatzea ahalbidetzen dutenak. Programa horiek, hutsezinak ez badira ere, oso erabilgarriak dira adingabeen eskuetara irits daitezkeen materialak kontrolatzeko eta murrizteko.

BOSGARRENA: COOKIEAK ETA ESTEKAK

Hezi+ Ikaskuntza Sareak Cookie-ak erabiltzen dituela jakinarazten dio erabiltzaileari; Erabiltzailearen terminalean bertan gordetako informazio-fitxategiak dira, Erabiltzaileari errazten diotenak ataritik nabigatzea (adibidez: ez eskatzea berriro Erabiltzailea eta/edo pasahitza). Cookie-ek ez dute inoiz ere izaera pertsonaleko daturik jasoko, ezta tratatuko ere. Nolanahi ere, Erabiltzaileak badu aukera nabigatzailea modu jakin batean konfiguratzeko, alegia, artxibo horien instalazioa eragotziz.

Webguneak estekak eskain ditzake bere kontrolpean ez dauden kanpo-orrialdeekin. Horiei dagokienez, Hezi+ Ikaskuntza sareak ez du inolako erantzukizun hartzen, beraz, webgune honen erabiltzaileak esteka horien erabilera-baldintza espezifikoen arabera jokatu beharko du.

SEIGARRENA: PRIBATUTASUN POLITIKA

Hezi+ Ikaskuntza Sareak datu pertsonalak babesten ditu, Datuak Babesteko Lege Organikoan, beraren Garapen Araudian eta Datuak Babesteko Euskal Legean ezarritakoaren arabera. Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa Pribatutasun Politikan ikus daiteke.

Horri begira, beharrezkoak diren neurriak hartu dira datu pertsonalen aldaketa, galera, tratamendua edo baimendu gabeko atzipena eragozteko, teknologiaren egoera une orotan kontuan hartuta; dena dela, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

Hezi+ Ikaskuntza Sarean sartzen baldin badira pertsona fisikoei buruzko datuak, eta datu horiek ez badira datuak sartzen dituen pertsonari buruzkoak, pertsona horrek Pribatutasun Politikaren baldintzei buruzko informazioa eman behar die ukitutako pertsonei, datuak sartu baino lehen.