Artxibistika eta dokumentuen kudeaketara sarrera

 
Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalaren (2010) eremuan, artxibo eta dokumentu-kudeaketak jaso duen babes legalak bultzada berri bat eragin du artxibistikaren praktikan, bai Administrazio publikoan nahiz eurekin harremanetan dauden bestelako enpresetan. Honek artxibistikaren tratamendu eta antolamenduan oinarrizko formazioaren beharra dakar eta ikastaro honek, testuinguru berrienean, eskakizun horiek ase nahi ditu. Modu honetara, arlo profesional honetan formakuntza jaso nahi duen orok oinarrizko ezagutzak jasoko ditu, eta ondoren, alderdi zehatzagoetan sakontzeko aukera emango dio.
Kultura
Ikastaroa