Zientzia eta teknologia Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean

 
Zientziaren (eta teknologia) eta Giza Eskubideen arteko erlazioa arrisku eta mehatxuen terminoetan maizegi aurkeztu izan da: poluzioa; aldaketa genetikoak; setiatutako gure intimitatea; arma nuklear eta biologikoak… Hori guztia egia da, baina egiaren zati bat besterik ez da. Izan ere, erronka eta arrisku hauei guztiei zientziarekin eta teknologiarekin aliantzan soilik aurre egin ahal izango zaiela da egiaren beste zatia. Konponbideak ez dira teknikoak bakarrik izango, baina ezaguera zientifikoari esker soilik iritsi ahal izango dira.
Gizartea
Teknologia
Ikastaroa