Udaberriko sendabelarrak; habitat naturalean identifikatzeko ibilbidea eta ukendua egitea

 
Donostia
Kutxa Ekogunea parkean izango den ikastaro praktiko hau bi zatitan banatuko da. Goizean zehar, ibilaldi bat egingo dugu parkean zehar, gure lurraldeko sendabelar ohikoenak bere habitat naturalean identifikatzen eta beharrezko ditugunak aukeratu eta jasotzen ikasteko. Arratsaldean, elkarrekin giro goxoan bazkaldu ondoren, sendabelarren ukendu desberdinak sukaldatuko ditugu eta sendabelar bakoitzaren atal erabilgarriak, propietateak eta erabilerak zehaztuko ditugularik. Hau guztia, espezialista den eta esperientzia eta ezagutza handia duen irakasle apasionatua bidelagun dugularik.
Osasuna eta Ongizatea
Zientzia eta Natura
Ikastaroa